Ikerketa honen arabera, gazteen laurdena berea ez den kontu batean sartzen saiatu da,eta %75 txarto zegoela baieztatu du.
Gehiengoak esan duenez, dibertitzeko egin zuen, beste zati batek dirua irabazteko eta azkenengoek etorkizunerako profesio bezala baliagarria zitzaiela esan dute.
Gehiengoak, Facebook-eko kontu batean sartzen saiatu zen, beste %18-a helbide elektroniko batean sartzen saiatu ziren eta %5-a eskolako web-an sartzen saiatu ziren.
Azkenik, erakutsi dutenez, gehiengoak bere etxetik sartzen da ordenagailuan, ia ehuneko berdina eskolatik sartzen da eta azkenengoak ziber-kafe batetik sartzen dira.
Nire ustez, sare sozial hauen segurtasuna nahiko eskasa da, izan ere, pertsona batek, non bizi zaren edo non egon zaren jakin dezake zure argazkien bidez, edo zure argazkiak kopiatu eta berak nahi duenerako erabili.
Gainera, zure kontuan sartzen baldin badira, izugarrizkoak egin ahal dizuete, ala nola, argazki desegokiak sartu, zure lagunei gauza txarrak egin, zure argazki guztiak hartu eta interneten eskegi etab.